2010/04/27

Txapeloaz

Asteazkenero arratsaldeetan Iñakirekin dantza egiten dugu.
Zazpi Jauziak, San Petrike Dantza, Txulalai, Zapatagin Dantza, Esku Dantza eta Txapeloaz ikasten ari gara.
Maiatzaren 14an Faduran Euskal Jaia egongo da eta, Getxoko eskolekin ikasi ditugun dantza batzuk egingo ditugu. Ondo egitea espero dugu!!!
Hona hemen , gure ustez, dantzarik politena (TXAPELOAZ).

2010/04/23

APIRILAK 23 LIBURUAREN EGUNA


Gaur liburuaren eguna ospatu dugu eta dinosauroak izan dira nagusi. Goizean egindako jolasak eta erakusketa asko gustatu zaizkigu.
Mila esker!
Izaro, Eider eta Olatz.

2010/04/13

ARTXANDARA, OSTALARITZA ESKOLARA YUPII !!!

Martxoaren 24an Artxandara joan ginen Ostalaritza Eskolara. Elikadurari buruzko gauzak ikasteaz gain kirikino bat egin genuen.

KIRIKINOA EGITEKO OSAGAIAK:


madalena bat

txokolatea

lakasitoak

almendra xaflak




Amantala, kapela eta eskuak garbitzea ezinbestekoa zela esan ziguten.

2010/04/12

ZORIONAK JULIANA !!!


Gaur apirilaren 12an Julianaren urtebetetzea izan da.

Goizean abestu diogu eta, arratsaldean

txokolatezko torta goxo-goxoa jan dugu.

Mila esker Juliana!!!