2009/12/15

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!


Abenduaren 3an eta 4an Euskararen Eguna ospatu genuen. Ospatzeko gauza asko egin genituen: antzerkiak ikusi, jolasak egin, gaztainak jan....
Arratsaldean (4an) Batzokiko Aretoan emanaldi bat egin genuen. 2.mailako guztiok Sarri-sarri dantzatu genuen eta neskek bakarrik, Aitormena. Oso ondo egiteagatik Pilik oparitxo bat eman zigun.
Irakasleek ere, kanta polita abestu zuten.
Laster gabonetako oporrak izango ditugu beraz, agur.

Zorionak eta Urte Berri On!!!

2009/12/10

GAUR JOSUREN URTEAK DIRA

Josuren urtebetetzea abenduaren 5ean izan zen, jai eguna zenez, gaur ospatu dugu klasean. Josuk 7 urte bete ditu. Oso pozik dago merendola bat egingo dugulako. Etxean ere ospatu zuen bere ama, aita,bere arreba Amaia, bere laguna Jon, eta lehengusuekin. Opari asko jaso zituen.