Textos Animados en MuchoGrafico.comTextos Animados en MuchoGrafico.comTextos Animados en MuchoGrafico.comTextos Animados en MuchoGrafico.comTextos Animados en MuchoGrafico.com
Textos Animados en MuchoGrafico.comTextos Animados en MuchoGrafico.comTextos Animados en MuchoGrafico.comTextos Animados en MuchoGrafico.comTextos Animados en MuchoGrafico.com

2009/12/15

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!


Abenduaren 3an eta 4an Euskararen Eguna ospatu genuen. Ospatzeko gauza asko egin genituen: antzerkiak ikusi, jolasak egin, gaztainak jan....
Arratsaldean (4an) Batzokiko Aretoan emanaldi bat egin genuen. 2.mailako guztiok Sarri-sarri dantzatu genuen eta neskek bakarrik, Aitormena. Oso ondo egiteagatik Pilik oparitxo bat eman zigun.
Irakasleek ere, kanta polita abestu zuten.
Laster gabonetako oporrak izango ditugu beraz, agur.

Zorionak eta Urte Berri On!!!

2009/12/10

GAUR JOSUREN URTEAK DIRA

Josuren urtebetetzea abenduaren 5ean izan zen, jai eguna zenez, gaur ospatu dugu klasean. Josuk 7 urte bete ditu. Oso pozik dago merendola bat egingo dugulako. Etxean ere ospatu zuen bere ama, aita,bere arreba Amaia, bere laguna Jon, eta lehengusuekin. Opari asko jaso zituen.

2009/11/23

ZORIONAK CLARA!!!


Urriaren 20an Clararen urtebetetzea gelan ospatu genuen. Merendola egin eta gero dantzatzen egon ginen. Oso ondo pasatu genuen.

2009/11/12

URRIAN EGIN DUEN EGURALDIA


Urrian zehar egunero eguraldia begiratu genuen, datuak hartu genituen eta, grafiko honetan ikusi ahal duzue.
Agur.





2009/11/06

ZORIONAK JAGOBA!!!


Urriaren 31 an Jagobaren urtebetetzea izan zen baina, azaroaren 2 an ospatu genuen.

Tarta asko gustatu zitzaigun eta primeran pasatu genuen.

2009/10/15

ZORIONAK ITXASO!!!


Ostiralean, urriaren 9an, Itxasoren urtebetetxea ospatu genuen.Klasean ospatzeko bi tarta ekarri zituen: bata txokolatezkoa eta bestea txokolate gabekoa.Biak oso goxoak zeuden. Merendola egin eta gero patiora joan ginen jolastera.Arratsaldean berriro kanpoan ospatu genuen.Primeran pasatu genuen!!!!


2009/10/05

Zorionak Gorrondatxe


Azkorriko harriak oso garrantzitsuak dira.

Harri hoiekin zientzialariek ikasiko dute gure planetan orain dela 50.000.000 urte gertatu zena. Guk oraindik bakarrik 100 arte ikasi dugu eta ez dugu ondo ulertzen zenbaki hori oso handia dela eta.


2009/09/29

Aurkezpena

Kaixo! Gu 2. mailako lagunak gara. Hemendik aurrera zenbait berri, gertaera,... kontatuko dizkizuegu. Zuen gustukoa izatea espero dugu.

Agur.